Azaroaren 20ko manifestaziorako deia Anoeta eta Iruratik

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Tolosaldea 2021eko azaroaren 10a

Anoetako eta Irurako EH Bildutik lanketa bateratu bat prestatu dugu, ahalik eta herritar gehien animatzeko azaroaren 20an Bilbon egingo den manifestaziora.

Herritarren babes argazkien bilketa egin nahi dugu. Horretarako, ostiralean, 18:00etatik 21:00etara irurarrek Irurako plazan dugu hitzordua. Larunbatean, aldiz, 17:00tatik 20.00tara Anoetako plazan bilduko dira anoetarrak. Hitzordu horietara azaldu ezin duenak 747 42 48 89 telefonora bidali dezake argazkia bere mezuarekin. 
 
Bestetik, bi herrien artean autobus bat betetzeko erronka jarri dugu. Horretarako, izen emateko  zerrendak jarri ditugu; Anoetan Itzuli tabernan eta Iruran Trinkete tabernan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!