Amaitu da...

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Tolosaldea 2018ko azaroaren 19a

Pozik gaude Tolosaldeko herritarrak, eta eskualdeko EH Bilduko ordezkariak. Ia, hamar hilabete iraun ditu grebak; eskualdeko autobus zerbitzua ematen duten langileek, egindako lanuzteak.

Lanuztearen arrazoi nagusia, langileen lan-baldintzak hobetzea izan da. Gure koalizioak beti defendatuko ditu, gure herritarrek lan-baldintza duinak edukitzeko eskubidea, eta beharra.

Honegatik, azken asteetan gaiari sakonago heldu diogu, eta gure lan-agendan jarri dugu. Gatazka konponbidean jartzeko, eta gure herritarrak egoera eta egonezinaren aurrean, aktibatu eta inplikatzeko.

Saiakera guztiek emaitzak eman dituzte.

Sensibilitate ezberdinak elkartu, eta beste behin erakutsi dugu, elkarrekin eta elkartuta, adostasunetara iristeko baliabideak badaudela. Langileak, sindikatuak, enpresak, herritarrak, eskualdeko deialdiekin bat egin duten alkate eta hautetsiak, guztiek jarri dute bere aletxoa berriki jaso dugun albiste pozgarrira iristeko.

Guzti honek, autobusen zerbitzua herritarrentzat zerbitzu oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela erakutsi digu, eta hemendik aurrera ere, EH Bilduren lan-lerroetako bat izaten jarraitu behar duela baieztatu digu.

Eskualdea indartzen jarraitu behar dugu, herri guztietako biztanleei eskualdean garraio publiko osatua izateko aukera bermatu behar diegu, eta honetan erakunde publikoetan gaudenok, badugu eskumena eta ardura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!