Euskararen Eguna 2021

Ederfil Becker enpresa, euskararekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Ederfil Becker 2021eko abenduaren 3a

Alegiako Ederfil Becker kooperatiban bideo bat osatu dute Euskararen Egunaren harira. Gure lantokia, gure hizkuntzak izenburua aukeratu dute eta kooperatibako kideen artean hitz egiten diren 18 hizkuntzak bildu dituzte.

Euskara, swahilia, ingelesa, wolofa, italiera, arabiera, urduera, mandingera, gaztelania, errumaniera, frantsesa, igbo, tamazigh, eslovakiera, banbara, alemaniera, punjabiera, eta ekegusii hizkuntzak entzun daitezke Ederfil Bercker kooperatiban. "Ederfil Beckerren uste dugu hizkuntza guztiek behar dutela bere lekua mundu honetan. Gure kooperatiban ardura hori hartu genuen, eta euskarari dagokion lekua emateko lanean ari gara, egunez egun, 2009 urtean abiarazi genuen euskara planaren bidez. Euskarak eta gainerako hizkuntzek lekua izango duten etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu, arduraz, ilusioz eta elkarrekin".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!