Zabalik da 'Made in Tolosa II' erakusketarako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia BOX.a Arte Elkartea 2015eko ekainaren 17a

Tolosaldeko artisten lanak ezagutzera emateko azoka uztailaren 4an ospatuko da.

Janaria, poltsa tailerra, musika zuzenenan zein beste hainbat ekintza izango dira egunean bertan. Sortzaile, eskulangile edota bestelako artistek beren txokoa izateko aukera dute azokan, baina horretarako beharrezkoa izango da izena ematea. Ekainaren 29ra bitarte egongo da aukera, gu@boxagara.com helbidera idatziz.

Hauxe da uztailaren 4rako prestatutako egitaraua:

17.00-20.00 Merkatua
 
18.00-00.00 Musika zuzenean
 
18.00-20.00 Poltsa tailerra
 
18.00-20.00 Izozki postua
 
20.00-22.00 Afaria
 
21.00-00.00 Gyn gaua

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!