Oraingo honetan Tolosako ferialekuan izango da, LAPIKO FEST jaialdiaren ekintza modura. Eskuz eginiko lanak gauzatzen dituzten Tolosar zein Tolosaldeko 25 proposamen aukeratuko dira eta kanpoko beste 25, guztira 50 postu izango direlarik: artea, artisautza, gauza bitxiak, janaria, osagarriak...Maiatzak 10an izango da merkatua, arratsaldeko 16.30etatik 20.00etara.
Postua eskatzeko deialdia zabalik dago.
gu@boxagara.com / Asunto: UDABERRIKO MERKATUA