Milaka euskaltzalek euskararentzat justizia aldarrikatu genuen Baionako kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako Ehe 2025eko apirilaren 7a

1.500 euskaltzaletik gora elkartu ginen Baionan euskararentzat eta euskaldunontzat justizia eskatu eta Euskararen Errepublika aldarrikatzeko EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak deitutako mobilizazioan.

Apirilaren 11n epaituko dituzte Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre EHEko kideak, pasa den abenduaren 3an Baionako Auzitegian egindako desobedientzia ekintza bategatik. Igande honetan Baionan bertan egin zen manifestazio nazionalaren bidez elkartasun uholdea jaso dute bi auzipetuek.

Euskal Herriko eragile anitzetako ordezkariek eta pertsona ezagunek parte hartu zuten EHEk antolatutako mobilizazioak, hala nola Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak, Peio Dufau EH Baiko diputatuak eta Pantxoa Bimboire EAJko Ipar Buru Batzarreko lehendakariak. 

Manifestazioa bukatzean, ekitaldia egin zen Baionako herriko etxearen aurrealdeko enparantzan, bertsolari, abeslari eta rap kantariekin. Gurrutxagak eta Torrek hartu zuten hitza ondoren, eta Euskararen Nazioarteko Egunean egindako ekintza defendatu zuten: «Ekintza hori egin genuen, besteak beste, bi konstituzio arrotzen pean bizi dugun zapalkuntza eta injustizia salatzeko, epaitegietatik datorkigun oldarraldiari ekintza zuzenez erantzuteko, eta euskararen biziraupenerako ezinbesteko dugun Euskararen Errepublika aldarrikatzeko», adierazi zuen harrotasunez IntzaGurrutxaga EHEko eledunak.

Billabonako EHEtik gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu Intza eta Gorka kide eta lagunei eta horrekin batera euskarak biziraun dezan euskararen errepublika eraikitzea ezinbestekoa dela aldarrikatzen dugu.

Justizia euskararentzat!
Eraiki dezagun euskararen errepublika!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!