Igandean Baionara joateko deia: justizia euskararentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako EHE 2025eko martxoaren 31

Euskal Herrian Euskaraz-eko kideok mural edo horma-irudi berri bat margotu dugu Billabonako Maiatzaren lehena plazaren alboan (kiroldegiaren atzealdean) euskararen aurkako oldarraldi judizial, polizial, politiko eta mediatikoa salatzeko, eta euskararentzat justizia aldarrikatzeko.

Horrekin batera igande honetan EHEk goizeko 11:30etan Baionan (Lapurdi) egingo duen mobilizazio nazionalean parte harzteko deia luzatzen diegu euskaldun eta euskaltzale guztiei.

Aski da! amorratuta gaude! eraso euskarafoboei eta euskararen zapalkuntza betikotu nahi duen olarraldiari erantzun sendo bat emateko unea da. Espainiar eta frantses justizia administrazioei, sindikatu eta alderdi unionista euskarafoboei eta komunikabide gezurti eta kolonialistei, ez diegu gure hizkuntza zapaltzen eta zokoratzen utziko. Euskaldunok euskararen lurraldean euskaraz bizitzeko eskubide osoa dugu eta eskubide hori urratzen digutenei hortzak erakutsiko dizkiegu.

Argi dugu Euskal Herri euskaldun bat nahi badugu, ezinbestean estatu batek dituen egitura eta gaitasunak beharko ditugula eta horregatik inolako konplexurik gabe, independentzia eta Euskararen Errepublika ere, aldarrikatuko ditugu Baionako kaleetan.

Zatoz gurekin Baionara!   

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!