Renfe-ko segurtasun agentearen eraso euskarafoboa irmoki salatzen dugu. Aski da!

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako EHE 2025eko martxoaren 4a

EHEk sareetan argitaratutako salaketa: Bart, Tolosan, segurtasun-agente bat EHEko kide bati oldartu zaio euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik. Euskaldunon aurkako mezuak oihukatzen hasi eta EHEko kidea lurrera bota eta atxikita eduki du denbora batez. Horrelako erasoak onartezinak dira, EHEtik gogor salatzen ditugu!

Aspertuta gaude gure hizkuntza erabiltzeagatik edo gure hizkuntza eskubideak errespeta daitezela eskatzeagatik, askotan, azken aldian gero eta gehiagotan, pairatu behar izaten ditugun irain, mespretxu eta erasoekin. 

EHEtik euskaldunon aurkako erasoak salatzeko eta herritar erantzun sendoak antolatzeko deia egiten dugu.

Aski da! ez gaude gure herrian gure hizkuntza erabiltzeagatik irainduak eta erasotuak izateko prest!

Erasotzaile euskarafoboak pikutara!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!