Kaleetako hizkuntza paisaia euskalduntzea aldarrikatuko dugu Harrotze Astean

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako Ehe 2024ko apirilaren 25a

Aste honetan "Euskaldunon Harrotze Astea" ekimena garatzen ari da EHE Euskal Herri osoko txoko ezberdinetan. Billabonako EHEk herriko kaleetako errotulu, kartel, panel, trafiko seinale eta bestelakoak euskaduntzea aldarrikatuko du ekimen honen baitan.

Gurea udalerri euskalduna da eta ez dugu onartzen gaur egun oraindik erdara hutsean dauden iragarki, kartel, panel, errotulu edota seinaleak egotea gure kaleetan edo espazio publikoan. Egora hau onartezina iruditzen zaigulako, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatutako Harrotze Aste honetan, erdaraz ikusten duguna ezabatuko dugu, ekintza hori herriko hizkuntza paisaia euskaldutzeko neurri eraginkorrak aldarrikatzeko, ekintza zuzen edota borroka-molde gisa ulertuz.

Azken aldian gero eta gehiago ikusten ditugu erdara hutsean dauden euskarriak kaleetan eta atzerazko tendentzia hori apurtzera goaz. Herri euskaldunetan euskara nagusi izatea ezinbestekoa da gure hizkuntza normalizatu dadin, eta behingoz euskadunon hizkuntza eskubideak errespeta daitezen. 

Euskaldunak gara, harro gaude, eta euskaraz bizi nahi dugu! 
Gora Euskal Herria euskaduna!  

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!