Goazen denok Korrika!!!

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako EHE 2024ko martxoaren 22a

Billabonako Euskal Herrian Euskaraz taldetik Korrikan parte hartzeko deia egiten diegu herritar guztiei. 

Zalantzarik gabe Korrika, euskararen alde egiten den ekintzarik erraldoi, jendetsu eta hunkigarriena da eta nola ez, guk ere parte hartuko dugu larunbatean Korrika Billabonara helduko denean. Irrikitan eta desiatzen gaude berriro ere gure gorputzetan Korrikaren zirrara sentitzeko eta Korrika batzordeak antolatu dituen ekintzetan parte hartzeko. 

Ttipi-ttapa-ttipi-ttapa, Euskararen Errepublika eraikitzera goaz!

GORA KORRIKA ETA GORA EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!