Astelehenean Euskaltzale independentiston Topaketen aurkezpena Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako Ehe 2023ko irailaren 21a

Euskal Herrian Euskaraz-ek nazio mailako "Euskaltzale Independentiston Topaketak" antolatu ditu datorren urriaren 7an eta 8an Billabonan eta datorren astelehenean, irailaren 25ean, ekimen honen aurkezpena egingo du 18:30etan Tolosako kultur etxeko lehen solairuko aretoan. 

Aurkezpen honetan Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek lehen aldiz antolatu diren topaketa hauen helburu nagusien eta bi egunetako egitarauaren berri emango dute eta ondoren bertaratzen diren euskaltzaleekin euskararen etorkizuna bermatzeko burujabetzak edota independentziak duen garrantziaren gaineko solasaldi edo elkarrizketa txiki bat egitea da asmoa. Amaitzeko, pintxo batzuk jateko aukera izango dute bertaratutako guztiek.

Aurkezpen honetan, nahi duenak Topaketetan egingo diren ekintzetan izena emateko aukera ere izango du.

Euskal Herrian Euskaraz-etik aurkezpen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu Tolosako eta Tolosaldeko euskaltzaleei eta urriaren 7an eta 8an Billabonan izango diren Topaketetan izena emateko deia egiten diegu guztiei.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!