Herriko kaleetan Korrika-ren propaganda jartzea debekatu du alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako EHE 2019ko apirilaren 10a

Atzo, herriko Korrika Batzordeko kide batek jakinarazi zigunez, Korrika Batzordetik udalari Korrikako propaganda jartzeko baimena eskatu zioten eta Maite Izagirre alkateak pertsonalki ezetz erantzun zuen. Beraz, udalak Korrikako plastikoak eta kartelak jartzea debekatu du!

Ez dugu inolaz ere alkatearen erantzun edo agindua ulertzen. Nola da posible Korrika bezalako euskararen aldeko ekimen erraldoi eta anitzaren kartel eta plastikoak zentsuratu nahi izatea? 

Badirudi egungo udal agintariak, Billabona, Euskal Herri osoan Korrikako propagandarik gabeko herri bakarra izatea nahi duela. Benetan lotsagarria.

Gainera ostiral gauean, udaleko agintariek inolako erreparorik gabe Korrikako lekukoa eramango dute. Lehenik propaganda jartzea galarazi edo zentsura ezarri, eta ondoren lekukoarekin korrika atera? Azalpen logikorik ez duen kontraesan galanta iruditzen zaigu. 

Amasa billabonatar guztion ordezkari nagusia izanik, Maite Izagirre alkateari azalpenak ematea eskatzen diogu.

Mozalik ez! zentsurarik ez! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!