Larunbatean Nazio manifestazioa Donostian: Oztopoe

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako EHE 2015eko otsailaren 23a

Larunbatean Nazio manifestazioa Donostian: Oztopoen gainetik, euskaraz biziko gara! Billabonako EHEtik euskaltzale oro gonbidatu nahi dugu, mobilizazio honetan parte har dezaten. Azken hilabeteetan, euskararen normalizazioaren bidean aurrera urratsak eman asmoz, Euskal Herriko hainbat admInistraziok (Hainbat Udal, Gipuzkoako Foru Aldundia, UEMA, Baztan eta Uztaritzeko udalak...) hartutako neurrien kontrako salaketa eta helegiteak pairatu behar izan ditugu. Bada garaia herri gisa, Espainiar eta Frantziar estatuen eraso hauei kalean eta tinko erantzuteko! Larunbatean 17:30ean Donostiako Gipuzkoa plazan dugu zita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!