6000 euroko isuna eta bi eguneko atxioaldiko zigorra!

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako EHE 2013ko azaroaren 7a

6000 euroko isuna eta bi eguneko atxioaldira zigortu dituzte Altsasuko EHEko bi kide! EHEk bultzatutako "Ezabatu eta euskaraz bizi!" dinamikan parte hartzea izan da beraien delitua.

Zoritxarrez zenbait tokitan eta (batez ere Nafarroan) hizkuntza paisaia ia erabat erdalduna pairatzen jarraitzen dugu eta erdarazko seinaleak ezabatu beharrean aurkitzen gara egoera hau salatzeko. Nahiago genuke borroka eta aldarrikapen molde hau erabili beharrik ez izatea baina gaur gaurkoz urrun gaude egoera horretatik. Billabonatik gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu Altsasuko EHEko kideei eta datorren azaroaren 23an Altsasun antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi diegu Tolosaldeko euskaltzale guztiei. Euskaraz bizitzeari zigorrik ez! ezabatu eta euskaraz bizi! http://www.euskalherrianeuskaraz.org/orokorra/1199/6.000_euroko_isuna_eta_bi_eguneko_etxeko_atxiloaldia_euskaraz_bizi_nahi_izateagatik/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!