Billabona FKEk bere eguna ospatuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2024ko ekainaren 14a

Bazkarian 280 pertsona inguru elkartuko dira.

Billabona FKE klubak bere eguna ospatuko du, bihar larunbata, egun osoan zehar. 10:00etan txupinazoa botako dute, eta ondoren, 10:30ean, futbol jolasak egingo dituzte Errebote plazan. 12:00etan txarangarekin kalejira egingo dute, eta 13:30ean bazkariko lekuen esleipenarekin hasiko dira. 280 pertsona elkartuko dira bazkarian. 17:00etan ekitaldia izango dute, eta ondoren festa musikarekin.

Bihar ere txapelketentzako tartea izango da. Izan ere, Billabonako 2013ko taldea Lasarten egongo da Jose Martija torneoan, Martutene, Racing de Santander eta Eibarrekin sailkapen taldean. Horrez gain, 2012ko taldeak Danenaren alebinen torneoan parte hartuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!