Bertso Derbia jolastuko da larunbatean, Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2023ko irailaren 27a

Irailaren 30ean, 12:30ean Amaia Agirrek gidatutako Bertso Derbia, Amasa-Villabonako Gurea antzokian ospatuko da.

Datorren larunbatean, irailak 30, Amasa-Villabonak Bertso Derbiaren beste edizio bat hartuko du eskuartean, Realak Athleticen aurka jolasten duen egunean tradizio bihurtu den kultur eta kirol ekitaldi bat. Lanku Kultur Zerbitzuak, Real Sociedad Fundazioaren eta Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin eta Amasa-Villabonako Udalaren eta Harituz bertsozale taldearen babesarekin antolatu du topaketa hau. Talde txuriurdinaren eta zurigorriaren aldeko bertsolariak bilduko dira Gurea Antzokian, eguerdiko 12:30ean.

Aurtengo edizioan, Bertso Derbian parte hartuko duten bertsolariek Amaia Agirrek emandako gaien inguruan abestu beharko dute, eta jokalarien tankeran aurkari bihurtuko dira taulagainean: alde batetik, Realaren alde, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazu Muñoa eta bestetik, Athleticen ordezkari gisa Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Maia.

2012. urtean lehen aldiz Bertso Derbia ospatu zenetik, hainbat agertoki, plaza eta joko-zelaitan pasioz agertu dira bertsolari mordoa euren zaletasuna erakutsiz. Ekitaldi honek aukera eman du euskal kultur panoramako bertsolari garrantzitsuenetako batzuen abileziaz eta sormenaz gozatzeko, eskualdeko kultur agendan mugarri gisa finkatuz.

Jardunaldi zirraragarri honetara joan nahi dutenentzat, garrantzitsua da aipatzea sarrerak erabat doakoak direla eta erraz eskura daitezkeela Gurea Antzokiaren webgunean. Ez galdu aukera kirola eta euskal kultura modu paregabean batzen dituen ospakizun paregabe honen testigu izateko!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!