Billabona F.K.E.-k VII. Manu Muriel Memoriala antolatu du bihar Arratzainen

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2023ko ekainaren 2a

Emozioz beteriko eguna izango da biharkoa, ekainak 3koa, pertsona eredugarri izan zena aintzatestekoa. 16 alebin talderen arteko futbol txapelketa ospatuko da egun guztian zehar.

Gipuzkoatik zein Nafarroatik datozen 2012ko alebin taldeek parte hartuko dute eta eguneko plana honakoa izango da:

  • 09: 00 – 13: 15. Sailkatze fasea
  • 12: 00. Manu Murielen familiari lore eskaintza
  • 14: 00 – 18: 30. Kanporaketak
  • 18: 40. Finala
  • 19: 00. Sari banaketa

Egun osoan zehar sari sinestezinak irabazteko zozketak egongo dira, beraz, adi egon eta parte hartu!

Ekitaldirako sarrerak 3 euroko balioa izango du eta bildutako dirua  Bizi Poza elkarteari emango zaio zuzenean dohaintzan, zailtasun egoeran bizi diren familia eta elkarteekin batera poza partekatzean jarrai dezaten. Futbolaz gozatzeko eta, aldi berean, kausa on bat babesteko modu zoragarria.

Billabona F.K.E.-k ekitaldi berezi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, Manuri omenaldia egiteaz gain, futbolaz, lagunez, jan eta edanez betetako egun batez gozatzera.

Bertan ikusiko dugu elkar!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!