Gehiegizko zigorra Billabonako gorengo kadetearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2023ko martxoaren 23a

Billabonako gorengo kadeteak 0-3 galdu zuen Real Sociedaden aurka. 

Pasa den larunbatean Billabonako gorengo kadeteak Real Sociedaden aurka jokatu zuen. Partida hasterako ohorezko sakea eta oroigarria eskaini zitzaion taldearen babeslea den Zitu enpresari.

Jokoari dagokionez, Billabonak zein Realak zelai erdiko kontrolaren aldeko apustua egin zuten, uneoro defentsaren atzetik iragazitako paseak bilatu eta aurrelariak jarrai zezan, baina jaurtiketa saiakerak arin moztu zituztenez defentsek, partidaren lehen herenean jaurtiketa aukera gutxi izan ziren.

Lehen zatiaren erdialdera iritsi zen Realaren lehen gola, jaurtiketa indartsu eta baxu batekin goizeko euriteek eraginda, atezainak ezin izan zuen aurkariek markagailuan aurrea hartzea ekidin, talde txuri-urdina gol bateko abantailarekin iritsi zelarik atsedenaldira.

Bigarren zatian ere, zelai erdiaren kontrola lortzeko borroka jarraitu zuen arren, bisitariak nagusitu ziren, areara gehiago hurbilduz. Realak bigarren gola ezker hegaletik etorritako erdiraketa bati esker lortu zuen, aurrelariaren burukadarekin.

0-2 galtzen joan arren, Billabona ez zen errenditu eta norgehiagoka guztiko aukerarik onena izan zuen atezainaren aurka egindako baselina batetan, jaurtiketa kanpora joan zelarik.

Partiduaren amaiera aldera, iritsi zen azken emaitzaren gola. Billabona erasoan bazebilen ere, Realaren jaurtiketak etxeko atezainaren besaurrearen goialdean jo eta baloia sareetara sartu zelarik.

Merezitako garaipena Realarentzat izan zituen aukera gutxiak aprobetxatzen jakin zuelako, eta Billabona berriz, garaipena bere babesleari ezin eskaini izanagatik triste.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!