Billabona FKE-k laugarren garaipena jarraian lortu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2023ko otsailaren 9a

Preferente mailako taldea oso dinamika onean sartu da eta sailkapenean igotzen hasi da. Azken bost partidetatik bi berdinketa lortu ditu Ordizia eta Getaria taldeen aurka, eta hiru garaipen jarraian Tolosa, Elgoibar eta Antzuolako taldeen aurka.

Puntu kopuru ona lortu ostean, sailkapenean zazpigarren posturaino igo da, eta kemen handia eman die taulan barruan goraka begiratzen hasteko.

Larunbat honetan Beasainen aurka neurtuko dira, puntuatzen jarraitzeko asmoarekin Arratzain futbol zelaian, 18:15ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!