Futbola Arratzaindik herrira jaitsi eta herritarrei hurbiltzea da helburu nagusia. Denboraldi honetan klubeko federatuen 8 talde izango dira jokatzen maila ezberdinetan eta futbol eskolan, berriz, 130 ikasle inguru. Urriaren 13tik 17ra egingo den Futbol Festarekin jokalari guztiak aurkeztuko dira.
Asteazken arratsaldean, urriaren 13an, Zuhaitz Gurrutxaga etorriko da bere bakarkako bigarren lana den
FutbolisTOK aurkeztera. Ikuskizun honetan, Futbolista baten Konfidentziak, eta umorez beteriko hainbat esperientzia kontatuko ditu. Gurea Antzokian izango da arratsaldeko 19:00etan eta sarrerak
aurrez online edo egunean bertan Gurea antzokiko lehiatilan eskura daitezke.
Larunbatean txikienek,
4x4 Futbol Festan gozatzeko aukera izango dute. Goizeko 9:30ean hasita Errebote plazan egongo diren bi zelaitan jokatuko dira partidak eta finalak arratsaldeko 18:30ean izango dira. Parte hartzaileen artean Amasa-Villabonako Oria merkatari elkarteak emandako hainbat produkturen zozketak egongo dira. Lehiaketan 5 urtetik 11 urte bitarteko herriko nahiz inguruko herrietako haurrek parte har dezakete. Horretarako aurreizena eman beharko da Basajaun liburudendan, Eizmendi kiroldendan, Kazetarian, Albisu Kiroldenda edo
online inprimakian. Parte hartzeko baldintzak eta araudia
hemen irakur daitezke.
Eguerdiko 12:30ean, 17an larunbatean, Billabona F.K.E. osatzen duten jokalari guztien taldekako
aurkezpen ekitaldia ospatuko da Errebote plazan. Azkenik, larunbat arratsalde eta igande goizean zehar
federatuen partidak jolastuko dira Arratzain futbol zelaian.
Helburua herrira hurbiltzea denez, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu gurekin parte hartu eta futbolaz gozatzera. Aupa Billabona!!
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!