Nesken futbol taldea sendotzeko jokalarien bila gabiltza Billabona F.K.E-n

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2021eko irailaren 16a

⚽2021/2022 denboraldian nesken futbol taldera batzeko alebin eta infantil mailako jokalari berriak erakarri nahi ditugu.

➡️ 2011, 2010 (alebinak), 2009 edo 2008an (infantilak) jaiotako neska oro etorri daiteke entrenatzera. 

➡️ Horretarako irailaren 17an edo 24an, ostirala, arratsaldeko 18:15etik  19:45era Arratzainen egingo diren entrenamenduetara agertzea besterik ez duzue egin beharko. Ateak irekiak dituzue probatzeko.

➡️ Ah! Eta egun hauetan ezin bazara etorri baina taldeko partaide izan nahi baduzu lasai jarri zaitez gurekin harremanetan 676 12 06 54 telefonoan edota email bat bidali billabona@bfke.eus helbidera. 

Kirola egiten hasi nahi baduzu giro jatorrean, zatoz gurekin jolastera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!