Erreala ere GUREKIN!!

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2021eko martxoaren 26a

Errealeko autobusaren ibilbidean gure klubak ere babesa eskeini nahi izan genien. Asteburu honetako partiduak ere jarraian ikusgai.

Apirilaren 3ko errege kopako finalari begira Erreala egiten ari den ekintzen artean Errealeko autobusak Gipuzkoan egin zuen ibilbidean Billabona FKE eta Villabonako udalak gure babesa eskeini genien. Gure koloreak ere Sevillan izango dira, beraz.

Bestetik, asteburu honetan oraindik ere publikorik gabe jokatuko diren partidak dituzue jarraian:

Martxoak 27, larunabata

  • 1. kadete mailan, Tolosa C.F. - Billabona F.K.E., arratsaldeko 15:30ean Berazubin.
  • 1. jubenil mailan, S.D. Euskalduna - Billabona F.K.E., eguerdiko 12:15ean Andoaingo zelaian. 
  • Ohorezko jubenil mailan, Danena K.E. - Billabona F.K.E., arratsaldeko 16:00etan Danenan.
  • 1. erregional mailan, S.D. Lengokoak - Billabona F.K.E., arratsaldeko 17:30ean zelai donostiarrean
  • Preferente mailan, Billabona F.K.E. - Danena K.E., arratsaldeko 17:00ean Arratzainen.

Martxoak 28, igandea

  • Ohorezko kadete mailan, Billabona F.K.E. - Lazkao K.E., goizeko 11:00etan Arratzainen
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!