Aste honetako entrenamendu guztiak ere bertan behera uztea erabaki du klubak

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2020ko azaroaren 5a

Araudi berriak seiko talde estankoetara entrenamendu dinamikak guztiz aldatzea suposatzen digu, eta egokitze horrek denbora eskatzen du entrenamenduak behar moduan prestatzeko, baina klubak lanketa hau egiteko konpromisoa hartzen du.

Oso litekeena da gainera, aste honetan zehar berriz murrizketa berriak izatea. Hori dena ikusirik, arrazoizkoena gelditzea dela iruditzen zaigu.

Mugakide ez diren herrietako jokalari zein entrenatzaileak ere baditugu, eta ezinezko izango zaie Arratzainera etortzea batzuei zein besteei.

Ez dira garai errazak, eta ez da erabaki samurra. Lehenbailehen berriz zelaia irekita izango dugunaren esperantzan, zaindu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!