V. Manu Muriel Memorialean Billabona txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2019ko ekainaren 3a

Etxekoek penaltietan irabazi zioten Mariño taldekoei. Guztira hamabi parte hartzaile izan ziren Arratzain futbol zelaian torneoa jokatzen.

Beroa izan zan nagusi larunbatean, baina gogotsu etorri ziren 200 umeak memoriala jolastera. Antolakuntzan 60 pertsona inguru egon ziren lanean, eta horiei eskertu nahi diegu. Billabona FKEtik eskerrak eman nahi zaizkie ere partaide guztiei eta batez ere eskerrak eman ondorengoei: Oria Merkatari Elkartea, Benta Aldea jatetxea, Berezitasunak, Javier Iraola harategia, eta Real Sociedad.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!