Billabonako alebin taldea txapeldun Pasaiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2018ko apirilaren 12a

Larunbatean Billabona FKEko alebinen taldea Pasaiara joan zen txapelketa bat jokatzera. Txapeldun izan zen Orereta kafea A taldearen aurka jokatutako finala irabazi ostean.

Txapelketa bikaina jokatu zuten ez baitzuen golik jaso taldeak. Goizean Dunboa-Eguzki, Orereta kafea B eta Pasaiaren aurka jokatutako neurketa guztiak irabazi zituzten.

Klubaren izenean zorionak jokalari, entrenatzaile eta bertaratutako gurasoei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!