Aste honetan taldeek etxetik kanpo jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2015eko irailaren 24a

Aste honetan ez da Arratzainen partidurik jokatuko, denei kanpoan jokatzea egokitzen baitzaie.

ERREGIONALA: Atsedena izango du; aurreko astean Zumarragan 0-2ko emaitza lortu zuen.

JUBENILA: Tolosan jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 17:30ean; aurrekoan galdu egin zuten 1-2 Beasainen aurka.

OHOREZKO KADETEA: Oiartzunen jokatuko dute larunbatean 10:30ean; aurrekoan 0-0 egin zuten Real Unionen aurka.

1º KADETEA: Donostian (Berio) larunbat goizean 10:30ean; aurreneko postuan daude 5-2 irabazi baitzioten Ostadarri.

Bestalde, lagun artekoa ere jokatuko du larunbatean, eguerdiko 13:00etan, infantil mailako taldeak Danenaren aurka¡, Zizurkilen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!