Beti egongo zara gure artean, Muri

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2015eko ekainaren 8a

Billabona FKEk Manu Murielen omenez idatzitako gutuna

Kaixo Muri:

Urte bete pasa da joan zinenetik, urte bete luze bezain mingotsa, baina zure irudiaren itzala beti izan da eta izango da gure artean.

Zu ezagutzeko plazera izan genuenak, ikusi eta sentitu genuen familiaz aparte, zure beste pasioa futbola zela. Urte askotan egin zenuen lana klubaren alde eta onerako, bai entrenatzaile moduan eta baita zuzendaritzako kide bezala ere. Ez alferrik gainera.

Hainbat ordu, hainbat bilera, hainbat gogoeta, hainbat buruhauste... Zuk ereindako haziaren ondorioz, hasiak gara uzta jasotzen. Hementxe duzu uzta horietako bat, zelai berria. Lastima zuk gozatzeko aukerarik ez izana.

Klubaren alde egindako lan guztiarengatik, esker-zorretan sentitzen ginen, sentitzen gara eta sentituko gara aurrerantzean zurekin. Hori dela eta, zure omenez eta zure izenean, txapelketa hau antolatu dugu eta antolatuko dugu aurrerantzean.

Zure gustukoa izango delakoan, zauden lekuan zaudela, jaso itzazu gaurko muxu, besarkada eta txalo guztiak.

Beti egongo zara gure artean Muri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!