Egun euritsua izan zen larunbatekoa eta ez zan joko oso ona ikusi ez bait zuen zelaiak uzten. Billabonako mutillak buruan sartuta zuten burrukarako atera behar zutela zelaira zeren horretarako zegoen zelaia. Bi parteetako hasierako minutuak intxurrek oso gogor presionatu zuen baiña atezaina fin ibili zan. Konzentratua egoteko preparatu zuten partidua astean zehar eta bere frutuak eman zituen.
Lortu zan azkenean emaitza ona ateratzea aurkari gogor baten aurka nun zelai horretan jasotzen zuten lenbiziko porrota zan. Beraz Billabona ohorezko mailan egongo da hurrengo urtean . Orduak pasa ahala Intxurrek beste emaitza baten esperuan zegoen eta gipuzkoako talde batek irabazi ez gero zituen bi partiduak igotzeko aukera bazuen ere. Dei hori iritsi zan eta Intxurre ere hurrengo urtean ohorezko mailan egongo da Billabonarekin batera.
ZORIONAK BILLABONAKO TALDEARI!! DENBORALDI BIKAIÑA
eta baita intxurre taldeari ere!!