AURRERAPAUSOA EMAN DUTE KADETEAK

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2014ko mai. 26a, 12:12

Hala ere larunbatean jolastuko dute partidu erabakiorra alegian

Larunbata zestoara jun ziren zaletuak harro egotekoak ziren aratsaldeko 19:30tan. Mutrikuko talde gogorraren aurka berdinketarekin bukatu zan 90 minutuak. Ondoren prorroga iritsi zan eta Mutrikuko taldea aurreratu zan baiña billabonako taldeak ez zuen etsi eta Oihanen jaurtiketa gogor batekin lortu zuten berdinketa. Horrenbestez penaltietara jun ziren eta mutrikuko atezainak 2 jaurtiketa gelditu zituen eta haruntz juan zen irabazleen kopa. Partidu bukaeran billabonako kapitaiñak detalle politta eduki zuen brazaletea orain dela gutxi zendu zan manu murielen semeari eman bait zion kopa altxatzeko aukera.Ondoren mutrikuko taldeak baloia firmatu zuten eta semeari eman zioten. Ondoren bi taldeek argaizkia atera zuten batera kiroltasunez.

 

Igandean berriz kadeteak imtxurreren aurka jolasten zuen igoera lortzeko zegoen 5. plaza. Ondo hasi ziren billabonakoak aukerak edukiz baiña ez zuten asmatzen azken metroetan. Halako batean Asier Diaz-ek markagailura lehenengo gola igo zuen. Baiña gutxi iraun zuen pozak nun minutu gutxira berdinketa lortu zuen intxurrek. Deskantsuan akatsak zuzendu eta gero berriro aurreratu zan billabonako taldea aukera ugariak edukiz markagailuan emaitza hobearekin jun behar zuten baiña partidua horrela bukatu zan. Alegian jolastuko da itzuliko partidua , hasiera batean larunbatean, eta hor erabakiko da zein izango dan igoera lortu duen taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!