ETXEKO PARTIDUAK KANPOAN

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2014ko martxoaren 6a

EZIN IZANGO DA ARRATZAINEN JOLASTU ASTEBUKAERA HONETAN ETXEKO PARTIDUAK

Jasan ditugun euri jasaren ondorioz, aurreko astean arratzainen jolastu ziren partiduak eta gero, ezingo dira jolastu aste honetan etxeko partiduak arratzainen. Aste bukaeran honetan usurbilgo harane futbol zelaian jolastuko dugu jubenil eta bi infantilen partiduak.

Jubenilak larunbata arratsaldeko 19:30 tan jolastuko du bigarren itzuliko aurreneko partidua Zestoarren aurka. Azkeneko partidua beasainen aurka irabaztea lortu zuen zelai lokaztu batean . Emaitza 3-1 koa izan zan.

Kadeteak lortu zuen astebukaerako ezustekoa. Liderraren etxera jun ziren eta legazpira eta emaitza ezin hobea lortu zuten 3 puntuak billabonara ekarriaz. azkeneko momentuan penalti bat ere gelditu zuten. Astebukaera honetan irunera jungo dira larunbatean goizeko 11:00tan Mariñoren aurka jolastera.

Ohorezko infantilak deskantsua eduki zuen , ihauteriak zirela medio, eta astebukaera honetan igandean jolastuko du usurbilen eguerdiko 14:00tan liderraren aurka, Eibar hain zuzen ere.

Infantilak ordiziaren aurka jolastu zuten aurreko astean berdinketa lortuaz eta aurreneko postuan jarraitzen du. Astebukaera honetan igandean jolastuko dute eguerdiko 15:30 usurbilen Añorgaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!