EMAITZA ONAK GOIKO TALDEETAN

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2014ko otsailaren 10a

EMAOTZA GAZI-GOZOAK ASTEBUKAERA HONETAN BILLABONA FKE-K LORTUTAKOAK

Jubenil taldeak partidu zaila zuen igande arratsaldean. Faktore asko kontutan eduki beharrekoak gaiñera. Aurkari gogorra, eguraldi haizetsua eta lidertza lortzeko aukerarekin. Taldea gai izan zan faktore guztiak aurrera ateratzeko. Garaipena lortu zuten eta etxean geratu ziren 3 puntuak. 3-2 emaitzarekin.

 

Kadeteak Azpeitiara jun ziran larunbata eguerdian eta garaipen bikaiña lortu gaiñera 2-4 emaitzarekin. Bi aldiz eman behar izan zioten buelta emaitzari galtzen jun zirelako baiña gero punteria ona eduki zuten 3 puntuak billabonara ekartzeko, ikasberri taldearen aurka.

 

Ohorezko infantilak irunera jun ziran Dunboaren aurka jolastera eta ez zuten goiz ona eduki. Aurretik jarri ziren baiña gero irundarrak buelta eman zioten partiduari. Emaitza haundiegia izan zan baiña 4-1 galdu zuten infantilak.

 

Infantilak berriz etxean jolastu zuten larunbata goizean emaitza txarra lortuaz. Ordiziarrak garaipena lortu zuten arratzaingo zelaian.

Alebinak berriz aurreneko fasea amaitu eta gero geldiunea aprobetxatuz gogor entrenatu dute eta azkeneko momentuetan garaipena eskuetatik alde egin zien. Beasaindarrak garaipena lortu zuten.

AUPA BILLABONA!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!