IGOERA FASEKO 1GO PARTIDUAK

Erabiltzailearen aurpegia Billabona FKE 2014ko urtarrilaren 7a

Hasiera ona eman diote kadete eta jubenilak igoera faseko aurreneko partiduan

Larunbata ez zan izan futbolean jolasteko egun ona, eguraldia medio, baiña partiduak aurrera atera zituzten Billabonako kadetean eta jubenilak. Haizea gogoz jotzen zuen  bai arratzainen ( billabona ) eta iraeta zelaian ( zestoan ).

Kadeteak iruneko Mariño taldearen aurka jolastu zuten partidu gogorra. Haizea zela eta alde zuenean billabonak aurretik jarri zan falta baten bitartez. Bigarren zatia haizea kontra zuela aukera gehiago izan zituen billabonak markagailua haunditzeko baiña Mariñoko atezaina ondo ibili zan. Haizea kontra zutela ondoi aguantatu zuten Billabonakoak eta aurreneko 3 puntuak etxean geratu ziren. Golegilea : Gabarain

Jubenilak berriz zestoara jun behar izan zuten igoerako  aurreneko partiduan eta ondo hasi zen norgehiagoka aurretik jarri zirelako baiña partidu honetan haizeak ere bere garrantzia eduki zuen. Berdinketa urrutitik jun zan jaurtiketa baten bitartez etorri zan berdinketa. Aurreneko partea amaitzear zegoenean aurretik jarri zan Billabona. Bigarren zati gogorra espero zan eta horrela izan zan. Ondo eutsi zioten hasierako minutuei eta azkeneko minututan berdinketa lortu zuten zestoarrek. Golegileak : Julen Jaka eta Artola izan ziren

Gabonetako paroiaren ondoren aste honetan partidu guztiak jolastuko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!