Larunbatean, denak Iruñeara

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Femenista 2014ko martxoaren 31

Larunbatean, aborto eskubidearen aldeko manifestazio nazionala egingo da Iruñean, eta Bilgune Feministak autobusak antolatu ditu.

"Gure gorputza, gure erabakia" lelopean manifestazio nazionala deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak larunbat honetan, Apirilaren 5ean, Iruñean aborto eskubidearen alde eta Gallardonen lege proiektuaren kontra.

Eskualdetik deialdi berezia egin nahi dugu manifestazio horretara joateko. Eta horregatik, autobusa antolatu dugu Tolosaldeko Bilgune Feministatik. Ostegun arteko epea egongo da autobusean apuntatzeko leku hauetan:

- TOLOSAN Raku, Orbela eta kultur etxean
- VILLABONAN Iratzarren
- ZIZURKILEN liburutegian

Autobusa larunbatean 16:00etan aterako da Tolosako Emakumeon plazatik (apeadero, musika eskola) eta jarraian pasako da Villabonatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!