Hizketaldia, aurtengo Bidai Bekaren irabazleekin

Erabiltzailearen aurpegia Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa 2018ko azaroaren 27a

Asteazken honetan, azaroaren 28an, 20:00etan Bidaiarien Txokoan Bida Bekako irabazleek euren esperientzia kontatuko dute.

Lehiaketaren irabazleak: Anoetako ikastolako DBH4ko ikasle taldea: Maddi Apeztegia, Izaro Aranzabe, Irai Colas, Aimar Jauregi, Iradi Sagredo, Irati Telleria

Egin duten bidaiaren datak: Ekainaren 25etaik ekainaren 29ra

Gaia: Euskararen egoera eta Euskal Herriko historia hobeto ezagutzea

Ibilbidea: Anoeta-Senpere-Arrangoitze (Euskal Herrian sortu zen lehen ikastola) -Baigorri (Etxauziko kanpainan parte hartu- Ikastola bat bisitatu)-Ibañetako portua (Roldan-en harria) -Orreaga 8Santio bidearen zatitxo bat egin) -Gasteiz (Euskararen egoera Gasteizen zein den kontatu ziguten) -Gernika (Bakearen museoa)-Donostia (San Telmo museoa eta Donostiako historia Ander Izagirrerekin)

Ibilbidea furgonetan egin dute eta beraiekin bidaiarien txokoko hiru lagun joan dira. Aurrekontua 500 eurokoa zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!