Shimokitazawa auzoko Daisy Bar tabernan izango da lehen kontzertu hori eta atzetik beste lau etorriko dira jarraian. Talde eta jende ezberdin ugari ezagutzeko aukera izango dugu eta horrek ilusio berezia egiten digu.
Beraz, gaurkoa indarrak errekuperatzeko aprobetxatuko dugu eta bagoaz atseden hartzera. Kontatu eta erakutsiko dizkizuegu kontzertuetako ibiliak.