Bagoaz!

Erabiltzailearen aurpegia Bi Bala Taldea 2016ko martxoaren 15a

Bi Bala musika taldea Japoniara doa kontzertu bira egitera. Bost kontzertu emango dituzte eta horren berri emango dute Komunitatean.

Kosta zaio baina azkenean iritsi da Japoniara abiatzeko eguna. Irailean hasi ginen joateko aukeraren inguruan hizketan eta gehientsuena lotuta izanik, nahikoa luze egin dira azken egunak eta asteak. 

Baina bihar goizean etxetik atera eta 24 orduren buruan Tokion izango garela jakitea gauza ederra da. Gero han zer aurkituko dugun? Auskalo.

Bost kontzertu emango ditugu. Julen teknikaria lehen ere izana da Glaukomarekin baina besteontzat dena izango da berria. Ikusten dugunaren berri txoko honen bidez zuei erakusten saiatuko gara.

Sayonara!

Hona hemen birako kartelak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!