"Oharkabean egiten ditugun iraultza txikiei erreparatzen saiatzen naiz"

Erabiltzailearen aurpegia Bertsozale Elkartea 2019ko maiatzaren 13a

Bertsolamintza jardunaldietan eskainitako 'Saio-formatuen inertziak' hitzaldiaren ideia nagusiak laburbildu ditu.

Maiatzaren 2an Iruñeko Zaldiko Maldikon ordu erdiko hitzaldi bana eskaini zuten Amaia Agirrek eta Sustrai Colinak, Bertsolamintza jardunaldien lehen saioan.

Amaia Agirrek Saio-formatuen inertziak izan zituen mintzagai, baina gaia aztertzen hasi ahala jabetu zen saioen egituraz gain, bestelako inertzia asko daudela denon baitan, gero bertsolarien jardunarengan eragiten dutenak. "Estereotipoek daukaten indarra, zein bertsolari egokitu zaizkizun, lekuaren garrantzia, nolako gaiak jartzen dituzun...", zerrendatu du. "Inertziaz egin ditugu mila gauza".

Inertziei jarraitu edo ez, aldea dago, eta bertso saioek emaitza desberdinak ematen dituzte. Bere bizipenek irakatsi diotenetik abiatuta, orain gai-jartzaile bezala jarduten duenetan "oharkabean" eragiten diren iraultza txikiei erreparatzen saiatzen dela aitortu du.

Segi irakurtzen bertsoa.eus webgunean Agirreri egindako elkarrizketa eta haren irudiak jasoz egindako  bideoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!