"Konplizitatea behar dut gaur egun bertsotan gustura aritzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Bertsozale Elkartea 2019ko otsailaren 7a

Amaia Agirre (Amasa-Villabona, 1977) bertsolaritzan hainbat eremu landutakoa da: plazaz plazako bertsogintzaz gain, 18 urte eman ditu transmisio lanetan bertso eskoletan eta hezkuntza arautuan. Hitzetik Hortzerako lan taldean ere urteak egin zituen eta azken 10 urteotan gai-jartzaile lanetan ere badabil buru belarri.

Ertz askotako sentipenak eta gogoetak utzi ditu Agirrek. Bertsogintzan plaza dinamika lasaiagora moldatu eta inflexio puntu batean ikusten du bere burua. Berritzen, eta aldi berean iraganeko motxila eta roletatik askatu nahian, sareko plazan aitortu duenez.

Gehiago ez landu izanaren pena puntua

Sentitzen du Agirrek bere bizitza bertsolaritzaren bueltan antolatu izanak, behar bada, zenbait momentutan saturazio puntu bat ekarri ziola eta uste du horrek sorkuntza ikuspegitik ez diola gehiegi lagundu izan. Badu bide hori gehiago ez landu izanaren pena.

Segi irakurtzen bertsoa.eus webgunean Agirreri egindako elkarrizketa eta haren irudiak jasoz egindako  bideoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!