"Ondo bidean, hurrengo Txapelketa Nagusian ere han izango naiz eta uste dut gogotsu harrapatuko nauela"

Erabiltzailearen aurpegia Bertsozale Elkartea 2019ko urtarrilaren 21a

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975) bertsolariak bere bertsolaritza testigantza utzi digu sareko plazan. Urte intentsoa izan da azkenekoa, BEC-en buruz burukoa jokatu ondorenekoa

Bertsozaleengandik jasotako maitasuna eta onarpena sentitu ditu andoaindarrak urteetan egindako lanaren ordainetan eta bidean aurrera jarraitzeko gogotsu dago, baita txapelketan ere.

Bertsotan garrantzia berezia ematen dio forma eta mezua elkartzeari. Bere bertsokeraz berriz, uste du plazan zein txapelketan darabilen bertso moldeak baduela zerbait libreko saioetan darabilenetik, eta alderantziz.

Segi irakurtzen bertsoa.eus webgunean Mendiluzeri egindako elkarrizketa eta haren irudiak jasoz egindako sei bideoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!