Eli Pagola, Hernandorena Bertsu Sariketako Xapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Bertsozale Elkartea 2018ko urriaren 8a

Argazkia: Bertsozale Elkartea

Hazparneko Ttattola Gaztetxean ospatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren finala. Orotara 6 bertsulari izan ziren kantuan.

Irailaren 14an Hendaian abiatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketa. Hendaiako, Donapauleko eta Baigorriko hiru kanporaketetatik lehen bi sailkatuak pasa ziren finalerat

Hori horrela, honako bertsulariak izan ziren larunbatean, Hazparneko Ttattola Gaztetxean ospatutako finalean: Asier Galarza, Aitor Servier, Jon Gurrutxaga, Txaber Altube, Maialen Akizu, eta Eli Pagola. Aurkezle lanetan Julen Vrignon aritu zen. Gaien sorkuntzaz, antolakuntzan parte hartu zuten gazte asanbladako kideak arduratu ziren.

8ko handian, 8ko ttipian, bi punturi erantzun eta hitzari bertsua (hamarreko handian gehienez), eta 10ko ttipian aritu ziren 6 bertsulariak. Ondoren, lehenik mainontzin eta segidan kartzelan, bakarka neurri librean gaia emanda aritu ziren, buruz burukora pasatu ziren puntu gehien bildu zituzten, Eli pagola eta Jon Gurrutxaga bertsulariak.

Horrela geratu zen sailkapena: Eli Pagola, Jon Gurrutxaga, Aitor Servier, Mailen Akizu, Txaber Altube eta Asier Galarza, hurrenez hurren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!