Zabalik da Bertso Udalekuetako izen-emate epea

Erabiltzailearen aurpegia Bertsozale Elkartea 2018ko martxoaren 14a

Bertso-eskolako kide diren gaztetxoek edota gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izango dute izena lehen epe honetan, martxoaren 23ra bitarte.

2018ko Bertso Udalekuetan izena emateko aukera zabalik dago jada. Bertso-eskolako kide diren gaztetxoek edota gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izango dute lehentasuna martxoaren 23ra arte; gainerakoek, martxoaren 26ra arte itxaron beharko dute eta apirilaren 13ra bitarte eman ahal izango dute izena.

Izena emateko 943 69 41 29 zenbakira deitu beharko du interesdunak edota www.bertsozale.eus atarian bertan egin dezake.

Orio, Irañeta, Muxika, Idauze-Mendi eta Zuhatza izango dituzte aukeran izena eman nahi duten lagunek. Txanda bakoitzaren inguruko informazio guztia topatuko duzu atari honetan bertan.

Apirilaren 20a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei, euren izen-ematearen eta txandaren berri emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!