Sprint bat Bahia Blancara

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Pilota: Argentina bira 2017ko apirilaren 20a

Presazko bisita izan arren, lehen pilota ikastaroa eskaini genien gazteei eta liluraz hartu zuten. Ea ezagunago egiten den eskuzkoa ere hemen!

Gauez iritsi ginen Bahia Blancara eta euskal etxearen inguruko gazte koadrila batek hartu gintuen quincho edo txokoan. Afari-aitzakian ezagutu genuen euren dantza taldea, mugimendua eta ikuspegia.

Ez genuen denbora handirik eurei eskaintzeko, eguerdia baino lehen berriz bidean jarri behar genuelako. Hala ere, goizean euskal etxea ezagutu ahal izan genuen eta gazteen eskariz, pilota ikastaro azkar bat jaso zuten gure pilotarien esutik. Takoak jartzen ikasi eta trinketera jo genuen, pilotakadak matearekin tartekatuz.

Bisita azkarra izan zen baina behintzat beste eredu bat ezagutu genuen. Orain arteko pilota ikastaro bakarrak ere ilusioa piztu zuen eta amets batekin abiatu ginen Viedmarantz: hemen ere eskuzko pilota ezagutarazi eta lantzea.

Oso bisita laburra izan zen gure deskantsuaren mesedetan eta harrigarria da ordu gutxi batzuetarako ere jendea nola dagoen prest bere etxea eskaini eta daukana emateko.

 

Oihana Iguaran

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!