Elkarrizketa

«Ohartu naiz ni ere eliteko atleten paretsu nagoela»

Erabiltzailearen aurpegia Unai Ugartemendia

JON URBE / FOKU

Zubillagak denboraldi biribila osatu berri du. Skyrunningeko Munduko Kopan zortzigarren izan da, besteak beste. Mendiko lasterketen denboraldia amaituta, mendiko eskiko euskal selekzioarekin arituko da hurrengo hilabeteetan.

Oihana Zubillaga Blanco mendi korrikalaria (Anoeta, 1998) gustura dago, beste urte batez Skyrunning zirkuituan aritu eta gero. Hitzez ere hala azaldu du: «Inoiz egin dudan denboraldirik onena izan dela esango nuke». Zirkuituan egondako maila nabarmendu du.

Zer-nolako lasterketa izan zen Skyrunningeko finala, Serra d'Espadan?

Lasterketa oso goiz hasi zen, 07:30ean; toki epela denez, ordu egokia da. Eguerdi aldean jada eguzkiak jo zuen, eta nik uste dut guztiok eskertu genuela goizeko freskotasuna. Maratoiari dagokionez, balorazio positiboa egin dut orokorrean. Neure burua kontrolatzen hasi nintzen, ondoren indarrak ez galtzeko. Izan ere, beste urteetan ez dut esperientzia oso ona izan. Egia da ez nuela oso egun ona izan, baina gustura joan nintzen 30. kilometroraino. Handik aurrera hankak pisutsu sentitu nituen, eta bi postu galdu nituen amaierako zatian. Pena dut alde horretatik. Bosgarren postutik minutu eskasera geratu nintzen, baina gustura amaitu nuen, lasterkari guztiak ondo ibili ginelako. Urtez urte nabari da maila hobetzen ari dela.

Zer falta izan zitzaizun bosgarren postuari eusteko?

Indar pixka bat, hankak hobeto izatea-edo. Nik uste dut maratoi honetara guztiok ongi iristen saiatzen garela, baina azkenean, azaroaren erdian izanik, luze egiten zaigu. Nire kasuan, hortxe-hortxe iritsi nintzen: motibazio pixka batekin bai, baina amaitzeko gogo apur batekin.

Zer helburu zenuen?

Iaz hamaikagarren geratu nintzen bi puntu eskasengatik, eta aurten helburua sailkapenean lehen hamarretan sartzea zen. Selekzioarekin Acantilados del Norte lasterketara joateko aukera izan nuen, eta ondoren Malagan ere izan nintzen. Hasieran txukun aritu arren, ondoren hasi nintzen emaitza hobeak lortzen eta puntu gehiago pilatzen. Kalkuluak egitean pentsatu nuen Asturiasen eta Gorbeian ondo joanda postu dezente igoko nituela sailkapenean, eta hala izan zen: hor eman nuen jauzia. Garrantzitsua zen finalean txukun geratzea, bikoitza balio baitzuen. Azken sailkapenean zortzigarren amaitu dut.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!