Babarrun ale batzuk, aza bat, arto aleak, eltze bat, babarrun zaku bat, Tolosako babarrun lehiaketan irabazitako txapeletako bat... denak txukun-txukun jarrita dauzka Irurako Jauregiberri baserriko egongelako mahai gainean Mari Carmen Iradik (Hernani, 1942). Inork eskatu gabe hartu du lan hori, produktuari dion maitasunaren adierazgarri: babarrunaren bueltakoak jarri ditu mahai gainean, bizitza osoa eman baitu babarrunaren bueltan. Haurra zenetik ezagutu du babarruna etxean, eta Tolosako Babarruna elkarteko lehendakaria izan zen hemezortzi urtez. Babarrun usaina dago sukaldean, eta hantxe hasi da galderei erantzuten; su txikian izan ditu hiru orduz, haiei buruz hitz egin bitartean.
Egun handia izan zen atzo Tolosan: Babarrunaren Eguna. Zer sortzen zaizu barruan egun hori iristean?
Urtean zehar gure babarrunak zaintzen aritzen gara, eta gero poza izaten dugu. Lehiaketa ere izaten dugu, eta harako ere ilusio pixka bat ere bai. Bide horretatik joaten gara.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.