Elkarrizketa

«Denok argi dugu eskola bakarrik ez dela nahikoa»

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Ugarte Martiarena

Euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko «dinamika sozial indartsuak» behar direla azpimarratu du Kike Amonarrizek.

Ikasleak euskara ikastetik hiztun aktibo izatera igarotzeko erronkari heldu dio Kike Amonarriz soziolinguistak (Tolosa, Gipuzkoa, 1961), Ikastolen 30. Jardunaldi Pedagogikoetan emandako hitzaldian. Bereziki, familiek eta aisialdiak euskararen erabilera sustatzeko duten garrantziaz aritu da. Familien inplikazioa sustatzeko bideak eta herriko aisialdi, kirol eta kultura eragileekin elkarlanean aritzeko aukerak landu ditu, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko eremu berriak sortzeko helburuz. 

Ikastolen murgiltze eredua gaur egun ez da izan beharko litzatekeen bezain eraginkorra?

Denok ikusten dugu murgiltze ereduaren eraginkortasuna hobetu daitekeela, eta gaurko jardunaldiak ere helburu horrekin antolatu dira. Murgiltze eredua sortu zen egoera soziolinguistiko eta soziopolitiko jakin batean. Hori guztia asko aldatu da, eta ezinbestekoa da gaur egungo erronketara egokitzea.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!