Tren azpiegiturak izan ditu hizpide gaur Maribel Vaquerok, Tolosan. EAJren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuaren ustez, «estatuak Euskadi abandonaturik utzi du». Hala, aldiriko zerbitzuak zein inbertsio handiak egiterakoan «autogobernu handiagoa izatea» defendatu du.
Vaquerok salatu du azpiegituren arloan berdin diola nor dagoen Espainiako Gobernuan. Nahiz eta EAJk hainbat akordio egin dituen tren inbertsioei buruz, Vaquerok salatu du gero atzeratu egiten direla etenik gabe. «Inbertsioak ez dira iristen behar den irmotasunez».
Horri gehitu dio abiadura handiko tren sarea «ikuspegi zentralista baten arabera» antolatu dela: «Madrilen eta Madrilentzat diseinaturiko sarea lehenetsi da, eta Atlantikoko Korridoreko ardatz estrategikoa ez da batere garatu». Vaqueroren arabera, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak tren konexio lehiakorrak behar dituzte, «penintsula Europarekin lotzeko iparraldeko atea baita».
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.