Eusko Jaurlaritzaren aginduak zehazten du zeintzuk diren ohiko jarduerari eutsiko dioten zerbitzu eta jarduera publikoak, eta zer neurritan. Honako hauek dira, sailez sail:
Osasuna
Ohi bezala, gutxieneko zerbitzurik zorrotzenak osasungintzan ezarri ditu Jaurlaritzak. Hala, larrialdi zerbitzuek %100 eutsiko diote ohiko jardunari, eta tratamendu konplexuak edo arreta berezia behar dutenak ere bermatuta egonen dira. Jaiegunetako lantaldearekin emanen dute zerbitzua erietxeetako larrialdietan, ospitaleratutako pazienteei begirako arretan, sukalde zerbitzuetan, otorduen banaketan eta garbiketan.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.