Elkarrizketa

«Ostalaritza ez da gin-tonica ondo egitea bakarrik: komuna garbitzea ere bada»

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Elkoroberezibar Beloki

Josune Otegi adunarrak bizi osoa pasatu du ostalaritza munduan lanean, eta azkenaldian denda txikietan elkarrizketak egiten dabil, sare sozialetarako. Umetan lotsatia zen arren, aspaldi galdu zituen lotsa denak. Garrantzirik handiena zerari eman dio: pulamentuari.

«Lanean arituta esan didaten hitzik politena hauxe da: laztana. Eta izen-abizenekin esango dizut nork esan zidan: Martxelo Otamendik. Bizitza osoan taberna batean esan didaten hitzik politena hark esan zidan. Hori jarri, e!». Josune Otegik (Aduna, Gipuzkoa, 1963) bizi osoa pasatu du ostalaritza munduan lanean, eta azkenaldi honetan komunikatzaile gisa ere ari da: denda txikietako saltzaileei elkarrizketak egiten dizkie, eta bideo bidez igotzen ditu Instagrameko bere kontura; Euskadi Irratiko Faktoria-n ere kolaboratu du.

Egunkari honekin duen harremana, bestalde, ez da BERRIAren zuzendari ohiarekin daukan hartu-emanera mugatzen. «BERRIA sortu zenean, 2003an, lanean nenbilen tabernan edukitzen nuen, egurrarekin zintzilikatuta. Eta gizon batek zera esan zidan: ‘Ez dakit zergatik daukazun egunkaria, inork ez du leitzen eta’. ‘Bai, pertsona batek leitzen du’, esan nion, ‘eta hortxe edukiko du ni hemendik joan arte. Bat: euskarazkoa delako. Bi: batek bada ere leitzen duelako. Barkatuko didazu’. Aitor Iriarte da irakurlea; egunero etortzen zen lanera joan baino lehenago, eta egunkaria leitzen zuen».

Izen-abizenez gogoratzen ditu bezero izandako asko, harreman estuak sortu baititu haietako ugarirekin. Erretiroa hartu du duela ez asko: «Nik erretiroa hartu dut datafono zahar hori izan gabe. Nirekin, eskudirua! Eta inor ez da joan pagatu gabe...».

Jendaurrean lan egiten pasatu duzu bizitza. Horretarako balio egin behar da, ezta?

Ba, egia esan, bai. Gauza bat da zerbitzatu eta irribarre egitea, eta beste bat da ostalaritza bizitzea. Balio egin behar da. Nire ustez, jende askok ez du balio mostradorerako. Jantokian desberdina da: ez da hainbeste hitz egin behar. Nik asko zerbitzatu dut, baina ez da nire lana.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!