Rolak alderantzikatuta bezala, oraingoan Joxe Manuel Odriozola (Altzo, 1948) joan da Heriorenera ate joka. Zertarako eta, heriotzari parez pare begiratuta, bizitza bere osotasunean baloratzeko. Bilboko Udalak antolatzen duen Miguel Unamuno saiakera lehiaketako 26. saria irabazi zuen iaz, eta orain argitaratu du emaitza, Erein argitaletxearekin: Heriotzak bizi gaitu saiakera liburua. Ez da, gainera, sari hori irabazten duen lehen aldia, 2024an Sekularizazioa Euskal Herrian liburua kaleratu baitzuen 24. Miguel Unamuno sariarekin. Eta liburu bataren eta bestearen muina desberdina bada ere, honakoan ere aukera izan du, besteak beste, heriotzaren eta erlijioaren arteko harremanaz gogoetatzeko eta, beraz, baita «sekularizazioaren olatuaren» eragina aztertzeko ere. Hain zuzen, Inazio Mujika editoreak ironiaz esan bezala, «gai errazak» gustuko baititu Odriozolak.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.