EITB Audiok ekoitzitako eta K2000 ekoiztetxeak sortutako saio berezi bat iritsiko da aste honetan: Ainhoa Etxebarriak eta Alexander Padillak (Amasa-Villabona, 1987) saltsaz edo saldaz betetako bideopodcast bat egingo dute EITB taldearen Guau audio plataformarako. Bihar goizean saioaren lehen atala ikusgai eta entzungai izango da. Salda badugu izena jarri diote podcastari.
Tarte atsegin bat pasatzen saiatuko direla iragarri dute bideopodcastaren egileek, Guaun irakur daitekeen aurkezpen laburrean. Padilla bera da zuzendaria. «Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean». Halako saltsen zalea da Padilla, Gazteako entzule askok dakiten moduan; izan ere, Padiren diariyua izenpean, atal bat egin izan du Gaztea irratiko Gu saioan.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.